Gure bigarren filialak 1-2 galdu du Sestao Riverren aurka, ligako liderrak, bi taldeen arteko partida lehiatu batean.
Lehen zatia hasi eta berehala, txuri-urdinei kalte egin dien zalantzazko penalti bat adierazi du epaileak 10. minutuan. Sestao Riverren hegaleko barnekaldi bat penaltian amaitu da, eta Gotiren jaurtiketa on baten ondoren, kanpokoak aurretik jarri dira markagailuan. Gola jaso arren, donostiarrek oso jarrera erasokorrarekin jarraitu dute eta kontrako zelaian hainbat aukera sortu dituzte. Horietako batean, Orobengoak abiaduraz irabazi die atzelariei, eta ate aurrean errematatzen saiatu da, baina atezaina azkar ibili da irteten eta baloia kentzen. Partidaren erdialdera iritsita, pilotaren nagusitasuna bi taldeentzat banatu da, eta arriskurik gabe, epaileak atsedenaldira bidali ditu taldeak.
Mikel Llorenteren taldeak partida berdindu nahian jarraitu du bigarren zatian, baina bizkaitarrak indartsu zelairatu dira. Aitor Calleren mutilek ondo gauzatutako jokaldi bati esker, Uriartek area barruan errematea egin eta markagailuko aldea handitu du. Beste argi batean, korner on bat atera dute penalti puntura eta Lisandrok buruz errematatu du hirugarrena sartzeko. Azken 45 minutuetako argienetako bat Realak izan du, Azkuneren aldetik, baina atezainak ondo harrapatu du pilota, aurrealdetik jaurtiketa on bat egin ostean. Baina txuri-urdinek erasoan jarraitu dute eta kontrako zelaian lapurreta on bat egin ostean, M. Rodriguezek baloia area barruan jaso eta jaurtiketa gurutzatu bat egin du etxekoen lehen gola egiteko. Hala ere, etxekoen erasoak etengabeak izan diren arren, 90 minutuak 1-3koarekin bukatu dira.
Gure bigarren filiala azken unera arte saiatu da, baina ez du punturik lortu etxean ligako talderik onenaren aurka. Datorren astean Tudelara bidaiatuko dute urtea ixteko, Tudelanoren aurka jokatuz. Aupa Real!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad C: Fraga, Astigarraga, Beitia (kap.), Merino, Agote, Almandoz, Lizaso, E. García, Lebarbier, Orobengoa eta Azkune.
Sestao River: Crespo, Huete (kap.), Ugarte, Martínez, Mateo, Etxeberría, Garai, Uriarte, Goti, Aranzabe eta Leandro.
Golak: 0-1: Goti (pen.), min. 11; 0-2: Uriarte, min. 50; 0-3: Lisandro, min. 57; 1-3: M. Rodríguez, min. 67.
Epailea: Morrilla Turrión. Kanpoko Ugarte eta Martínezi atera die txartela.