Maren Lezeta

Konstantzia eta kalitatea

Vídeo

Maren Lezeta akordio batera iritsi da Realarekin bere kontratua 2028-2029 denboraldira arte luzatzeko eta lehenengo talderako pausua emateko. 17 zenbakidun dortsala izango du erdilariak.  Marenek estadioan sinatu du bere kontratu berria, Maider Castillo elite mailako emakumezkoen futbol arduradunarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera.

Emakumezkoen bigarren taldean ibilbide bikaina egin ostean, Marenek lehenengo taldearekin debuta egin zuen aurreko denboraldian Atlético de Madriden aurkako neurketa batean. Aretxabaletako erdilari gaztea bere karaktereagatik, teknikagatik eta jokoa irakurtzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Bigarren taldean izan duen bilakaerarengatik eta egindako lanari esker, klubak beraren aldeko apustua egin du datorren denboraldietarako. 

Kontratuaren luzapen honekin, Realak harrobiarekin duen konpromiso sendoa berretsi du eta lehen taldeko erdiko lerroa indartu du kalitatezko, talentudun eta etorkizuna duen jokalari batekin.

Zorionak, Maren!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!