Sinadura ekitaldia estadioan egin zen, Joseba Ibarburu lehendakariordearekin, Alex Uranga kontseilariarekin eta Garbiñe Etxeberria emakumezkoen futbol arduradunarekin batera. Sentimendu handiko ingurune batean sinatu zuen Morazak bere kontratua, bere jatorrizko kluberako itzulera itxiz.
Realean egon ostean, Ainhoak ibilbide sendoa egin du elitean. Zazpi denboraldi egin zituen Athletic Cluben, non liga bat irabazi zuen (2015-2016), eta beste bi Atletico Madrilen, bertan Erreginaren Kopa irabaziz 2023an. Bi hegaletan moldatzeko duen esperientzia, lidergo eta gaitasunarengatik balio handiko fitxaketa gisa irudikatzen da datorren denboraldietarako.
Morazak behin baino gehiagotan errepikatu du etxera itzultzea ilusio handia izango zela. Gaur, desio hori errealitate bihurtu da. Realak tokiko talentuaren itzuleraren aldeko apustu sendoa egin du jokalari ezagun eta konprometitu bati ongietorria emanez.
Ongi etorri berriz etxera, Ainhoa!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin