SESTAO RIVER 1-0 REAL C

Amaieraraino borrokatu dute

Vídeo

Gure hirugarren taldeak huts eta bat galdu du Sestao Riverren aurka Las Llanasen. Denboraldiko irteera zailenetako baten, Sergio Franciscoren taldeak bolada onarekin amaitu du hamalau partida jarraian porrota ezagutu gabe egon ostean. Etxekoek intentsitate oso altuarekin hasi dute partida. Behin baino gehiagotan gerturatu dira Marreroren atera, eta markagailuan aurreratzeko aukera izan dute. Real C ondo aritu da defentsan eta erasoko aukera guztiak eragotzi dituzte. Bizkaitarrak nagusi izan dira lehenengo ordu erdian, baina partida parekatu egin da azkenengo minutuetan. Bost minuturen faltan Jaimek lehenengo zatiko aukera garbiena izan du, baina bere burukada kanpora joan da. Lehenengo berrogeita bost minutuen ostean, huts eta huts markagailuan.

Bigarren zatiaren hasiera parekatuagoa izan da. Txuri-urdinak intentsitate altuagoarekin irten dira eta baloiaren jabetza bi taldeen artean banatu dute. Hala ere, gutxi behar izan dute etxekoek berriro ere nagusi izateko. Sestao Riverrek erasoan jarraitu du hamar minutu faltan helburua lortu arte: Gaizkak lehenengo zutoinean errematatu du kornerra eta etxekoak markagailuan aurreratu ditu. Gipuzkoarrek amaiera arte borrokatu dute eta Zubillagak berdinketaren gola sartzeko aukera garbia izan du, baina ez du asmatu.

Porrota kategoriako aurkari historikoetako baten aurka. Emaitza honekin Sergio Franciscoren taldeak bolada onarekin amaitu du. Datorren jardunaldian liderraren bisita jasoko dute, Osasuna Promesasena, denboraldiko partida handienetako bat izango da.

 

Fitxa teknikoa:

Sestao River: Rabanillo, Bravo (Bujan, min. 62), Mateo, Huete (Niwa, min. 88), Villar (kap.), Garai (Blanco, min. 62), Dieng, Zumalakarregi, Martinez, Juste (Lopez, min. 80) eta Baque (Goti, min. 80).

Real C: Marrero, Recio, Cantero, Rodríguez, Azurmendi. Zubillaga, Kortajarena (kap.), Gorrotxategi (Garcia, min. 81), Balda (Ruiz, min. 73), Pontones (Canales, min. 73) eta Lespinasse.

Gola: 1-0: Martínez, min. 78

Epailea: Angelov Borisov. Txartel horia erakutsi die kanpoko Recio eta Zubillagari.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!