Realak ‘aurredenboraldiko’ bigarren eta azken partida jokatu du bi eta bat galduz Leedsen aurka. Froga ona izan da txuri-urdinentzat eta, nahiz eta aurretik jarri arkagailuan, etxekoek vuelta eman diote partidari.
Lehen zatia oso parekatua egon da. Reala hobeto zelairatu da eta hamargarren minuturako aurre hartzea lortu du Zubimendik sarera bidali duen burukada on baten ostean. Brais Mendezek falta atera du eta donostiarrak bikain errematatu. Etxekoak pixkanaka hazitzen joan dira partidan eta handik gutxira berdinketa lortu dute. Struijek area ertzetik ezkerkada bortitz bat jo du eta Remirok ezin izan du ezer egin.
Bigarren zatian, sorte gabeko aldaratze baten ostean baloia Rodrigoren oinetara joan da eta honek bi eta batekoa egin du. Donostiarrek berdinketa lortzeko izan duten aukera onena Illarraren burukada izan da, baina etxeo atezainak ondo geratu du Mutrikuarraren saiakera. Partida honekin amaitu dira lagunartekoak. Hurrengo partida Coriaren aurkako Kopakoa izango da.
Fitxa teknikoa:
Leeds United: Robles (Klaesson, min.46), Ayling, Kristensen (Greenwood, min.46), Struijk, Cooper (Hjelde, min.46), Forshaw, Roca (Joseph, min.64), Klich, Aaronson (Drameh, min.46), Gnonto (Perkins, min.77) eta Rodrigo (Gyabi, min.64).
Real Sociedad: Remiro, Gorosabel (Sola, min.74), Zubeldia (Aritz, min.46), Le Normand, Pacheco, Zubimendi (Illarra, min.63), Silva (Marín, min.63), Brais Méndez (Karrikaburu, min.63), Martín, Cho (Guevara, min.46) eta Navarro.
Golak: 0-1: Zubimendi, min.10. 1-1: Struijk, min.16. 2-1: Rodrigo.
Epailea: Michael Salisbury. Txartel horiak etxeko Roca eta Hjelderentzat eta Zubimendi eta Aritz kanpotarrentzat.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin