MANCHESTER UNITED – REAL SOCIEDAD (21:00)

Ametsak hasten diren tokia

UEFA Europa Leaguea hasiko da gaur eta horrekin batera maila kontinentalean gainditzeko amets txuri-urdina. Ezingo litzateke eszenatoki hoberik egon gure estreinakorako Old Trafford, Ametsen Antzokia, bisitatzea baino. Zortea ez genun lagun izan zozketan, baina taldeak orain dela bi urteko kanporaketako itzulerako partidan Manchester Uniteden aurrean aurpegia emateko gaitasuna erakutsi zuen.


Uda honetan kalitate jauzi berri bat eman dute gorriek, Antony, Casemiro, Lisandro eta Malaciaren erosketetan egindako gastu handiarekin eta Eriksen berreskuratuaren etorrerakin. Lerro eta posizio guztietan, lokalek mehatxu bat izango dute gure interesentzat. Baina Europa da, zure mailarik onena eman behar duzu onenen aurrean. Gaur hasten da amets txuri-urdina. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!