REAL SOCIEDAD 0-0 ATHLETIC CLUB

Berdinketa derbian

Betiko derbia bizi izan dugu. Berdintasuna, emozioa, futbol gutxi, aukera gutxi eta berdinketa. Txuri-urdinek ezin izan dute garaipena lortu Europako lehian gora egiteko helburua bilatzen zuten lehia batean.

Lehen zatian etxekoek menderatu dute jokoa, baina ez da aukera argirik izan. Derbietan ohikoa. Azken txanpan, ezker hegaletik azkar jokatuta, Sergio Gomezek ez du asmatu jaurtiketa azkar batatekin; aldageletarako bidea hartu aurretik aukerarik argiena izan da.

Bigarren zatian partidak joera berarekin jarraitu du. Berenguer izan da kanpokoen lehen aukeraren protagonista. Txuri-urdinek, geldikako baloi batean, orain arteko argiena izan dute Braisen burukada batekin, Sergioren erdiraketa bati esker, Simonek urrundu duena. Azken minutuetan erotu egin da norgehiagoka, baina hautsi gabe.

Ez da derbi ikusgarri eta erakargarria izan. Defentsak erasoei gailendu zaizkie eta markagailua ez da mugitu. Borrokan jarraitu beharko dute europar txartel berri bat lortu ahal izateko. We are Real.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Traoré (Aramburu, min.74), Martín, Aguerd, Aihen, Zubimendi, Marín, Sergio Gómez (Sučić, min.62), Brais Méndez (Barrene, min.62), Take (Becker, min.82) eta Oyarzabal (kap).

Athletic Club: Unai Simón, Gorosabel, Vivian, Paredes, Lekue, Galarreta, Prados (Vesga, min.74), Unai Gómez (Adama, min.82), Berenguer, Williams (kap)(Djaló, min.62) eta Guruzeta (Maroan, min.62).

Epailea: Soto Grado. Txartel horia erakutsi die etxeko Marini eta kanpoko Berenguer eta Gorosabeli.

Asistentzia: 36.058 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!