REAL SOCIEDAD – REAL BETIS (21:00)

Ametsen lehia


Realak Real Betis hartuko du gaur gauean Reale Arenan. Zalantzarik gabe, anbizio handiko bi talderen arteko lehia izango da. Txuri-urdinak dinamika handian heldu dira bi garaipen jarraian lotu ondoren, atzetik datozenetik aldendu eta ametsetako postuetara begira jartzeko aukera izanez. Urrats berri bat emateko eta gehiago hurbiltzeko aurkari zuzen bat gainditu beharko dute gaurkoan.


Bisitariak beren historia hurbileko aste garrantzitsuenetako baten atarian daude. Datorren larunbatean Valenciaren aurka jokatuko duten Errege Kopako finalari begira jarrita, Pellegriniren mutilek ez dute hiru puntu gehiago lortzeko aukera galdu nahi izango.


Denboraldi honen aurrekariek Betisen aurka gaurko aurkariaren maila aditzera ematen dute. Lerro bakoitzean izen handiko internazionalekin, gure lehia zuzenetan orain arte erakutsitako erasoko eraginkortasunak gotorleku sortu den Reale Arenan gehiago estutzeko ekarriko du. Horretarako, Fekir edo Canalesen magia eta Juanmi bezalako beste errealista ohi baten etengabeko desmarkeak gertutik jarraitzea gaur gaueko etxeko lanen zerrendan agertuko dira.


Realak etxean jokatuko du berriro eta horrek eragina izan behar du emaitzan. Gure feudoan dagoen komunioa arrakastarako lehen urratsa da. Taldeak ez dio mugarik jartzen bere anbizioari eta erakutsi nahi dute gai direla sailkapen jauzi berri bat emateko eta amets europarran murgiltzeko. Baina horretarako Real Betis menderatu behar da eta zaleen laguntza behar dugu hori lortzeko. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!