Sasoi onenean zegoen aurkaria atera zen agertokirik zailenean joan den ostiraleko zozketan. Zimurtu? Ez da hitz hori aurkitzen hiztegi txuri-urdinean. Ilusioa? Mutiko txiki batena, bere burua gorenean ikustearekin amesten duena bihotzean gehien maite duen ezkutua eramanez. Arrazoi nahikoak daude talde honetan sinesteko, aurkariaren begietara begiratu eta gai garela erakusteko.
Aurkezpen gutxi behar ditu gaueko aurkariak. Azken 21 partida ofizialetan galdu gabe eta munduko erasorik onenak 0an uzteko gai den segurtasunarekin. Horrelako erronken aurrean ateratzen duzu barruan duzun guztia. Realisten kasuan, ligako partidako denbora tarte handietan erakutsi zuten bezala, asko eta ona da. Inork ez du esnatu nahi, ametsetan jarraitu nahi dugu. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin