Realak Euskal Herria Txapela irabazi du gaur Real Arenan CA Osasunari bat eta huts irabazi ondoren. Txuri-urdinek proba on batekin itxi dute aurredenboraldia Lehen Mailako beste talde baten aurka, eta, gainera, sentsazio onekin eta garaipenarekin. Gipuzkoarrek markagailua irekitzea lortu dute ordu erdia bete eta gutxira, Willian Josek alferrik galdu ez duen penalti bati esker.
Bigarren zatia berdinduta egon da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Nafarrek pare bat jokaldi on izan dituzte, eta lehia berdintzeko zorian egon dira, baina txuri-urdinak kontraeraso batzuetan ere partida erabakita uzteko gertu egon dira. Azkenean, garaipena aurredenboraldiaren amaieran. Astelehenetik aurrera LaLigaren hasiera prestatu beharko da, datorren igandeko Real Valladoliden aurkako estreinaldiari begira.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: A. Remiro, Gorosabel (Navarro, min. 89), Aritz, Le Normand, Aihen, Zubeldia, Olasagasti, Portu, Lopez, Djouahra (Zaldua, min. 46. Blasco sartu da honen ordez, min. 89) eta Willian J. (Arambarri, min. 89).
CA Osasuna: S. Herrera, Roncaglia, David Garcia, Aridane (Raul Navas, min. 46), Iñigo Perez, R. Torres (Aimar, min. 82), Oier, Moncayola (Javi Martínez, min. 82), Ruben Garcia (A. Cordoba, min. 82), Adrian (Chimy Avila, min. 72) eta Enric Gallego (Juan Villar, min. 18).
Gola: 1-0: Willian J. (p.), min. 32
Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi die etxeko S. Herrera eta Roncagliari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin