Garaipen batekin itxi nahi du Realak partida asko izan dituen aste hau. Benito Villamarinen jokatuko dute txuri-urdinek Real Betisen aurka gaueko 20:45tik aurrera. 7 aldiz atera dira garaile etxetik kanpo gipuzkoarrak denboraldi honetan, talde honek duen anbizioaren erakusle. Eusebio Sacristanen mutilak, atzo iritsi zirenak Sevillara, azken neurketetan gertatutakoaren lekzioa ikasi dute eta ilusio handia sortzen duten helburuen bila jarrituko dute gaur.
Betis, sei partida jarraian garaipena ezagutu gabeko bolada La Rosaledan moztetik dator Malaga 1-2 garaitu eta gero. Talde andaluziarrak gaur goizean bete du Luis del Sol Kirol Hirian azken entrenamendua eta horren ondoren eskaini du deialdia Victor Sanchez del Amok: Adan, Dani Gimenez, Piccini, Rafa Navarro, Pezzella, Mandi, Bruno, Tosca, Durmisi, Alex Martinez, Petros, Brasanac, Donk, Jonas, Dani Ceballos, Joaquin, Sanabria eta Ruben Castro.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin