Realak eta Andreia Jacintok akordioa lortu dute jokalaria talde txuri-urdinean jokatzeko 2024-2025 denboraldiko amaiera arte.
Jacintok ekainaren 30ean bukatzen du kontratua Portugaleko Sporting CP taldearekin, bertan 2016 denboralditik egon ondoren. Portugaleko jokalariak 20 urte ditu eta 17 urterekin egin zuen debuta Portugalgo Selekzioarekin. Andreiak Portugalgo Kopa eta Superkopa irabazi ditu 2021-22 denboraldian bere taldearekin. Gainera, denboraldi honetan, Cascaiseko jokalariak portugaleko ligako jokalari errebelazioaren saria irabazi du.
Gipuzkoako Poliklinikan azterketa medikoa egin eta Reale Arena bisitatu ostean, Alex Uranga eta Maite Azkoaga kontseilariak lagunduta, "pozik eta denboraldia hasteko gogoz" azaldu da. "Klub handi bat da, afizio oso on batekin eta oso pozik nago". Andreiak esan duenez, "nire banditzekin eta taldearen ezaugarri bikainekin denboraldi oso on bat egingo dugula uste dut".
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin