EKITALDIA

Anoetak laugarrenez hartu du Basque Tech Summit

Vídeo

Berrilan Basque Tech Summit-en laugarren edizioak 500 parte-hartzaile inguru bildu zituen Anoetan, aurrez aurre eta online, AECO sektoreko (Arkitektura, Ingeniaritza, Eraikuntza eta Operazioak) nazioarteko topaketan. Hitzorduak erreferentziazko topaketa profesionalen mapan kokatu zituen berriro Donostia eta estadio txuri-urdina.

Munduko hainbat txokotatik etorritako profesionalak, enpresak, erakundeak eta eragile teknologikoak bildu ziren Anoetan, eta etxebizitzaren sektorearen etorkizunari buruzko ezagutzak, esperientziak eta ikuspegi berriak partekatu zituzten. Estadioko instalazioak agertoki ezin hobea izan ziren kongresuko jarduerak aurrera eramateko.

Horrelako topaketek garbi uzten dute Anoetaren moldakortasuna eta, kirol jardueraz harago, estatu mailako zein nazioarteko ekitaldiak hartzeko duen gaitasuna. Estadioko espazioei, instalazioei eta eskaintzen dituen aukerei esker, hainbat sektoretako enpresa eta profesionalen topagune da Anoeta, eta Donostia ekitaldi handien egoitza gisa sustatzen ere laguntzen du.




En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!