HONELA BIZI IZAN GENUEN TOURRA MARKELEKIN ETA TXARLYREKIN

Bisita gure jokalari historikoekin

Vídeo

Carlos Martínezek eta Markel Bergarak, adin guztietako hainbat realzalerekin batera, Anoetako txoko berezienak zeharkatu zituzten. Urrenez urren hamaika eta hamar denboralditan elastiko txuri-urdina defendatu ondoren, oroitzapenak, pasarteak eta oraindik guztien oroimenean bizi-bizi dirauten emozioak partekatu zituzten zaleekin.

Une hunkigarrien artean nabarmentzekoa izan zen bien agurren oroitzapena, biak ibilbideari aitortza gisa urrezko eta brillantezko domina jaso zutenean. Une hori ederki gogoan dute, bizi izandakoaren harrotasunagatik eta atzean geratu zenaren nostalgiagatik.

Bisitaren une berezienetako bat prentsa aretoan izan zen; bertan, Tourrean parte hartu zuten guztien artean bi protagonistek sinatutako elastiko banaren zozketa egin zen.

Bixio Górriz, Xabi Prieto, Aitor López Rekarte, Jesus Mari Zamora, Álex Remiro, Nahia Aparicio, Imanol Agirretxe, Aintzane Encinas, Markel Bergara eta Carlos Martínez jokalarien ondoren, laster iragarriko dira beste gonbidatu berezi batzuekin egingo diren hurrengo bisitak.

Egoiliar eta jubilatuentzako promozio berezia
Klikatu HEMEN informazio gehiago jasotzeko.

‘Anoetako Tourra’ esperientzia dibertigarri eta erakargarrienetako bat bihurtzen ari da. Horrez gain, beti aurkituko dituzu zure gustura egokitzen diren promozioak.

Zer barne hartzen du bisitak?
Bisitariek Europako estadio aitzindarienetako batean murgiltzeko aukera dute, bidean auditorioa, taldearen autobusa iristen den parkinga, garaikur nagusien pasabidea, jokalari historikoen pasealekua, aldagelak, aulkiak, prentsa aretoa eta lehendakaritza palkoa ezagutzeko. Bisitak esperientzia birtual bat ere barne hartzen du.

Bisita mota guztietako publikoarentzat diseinatua dago, mugikortasun murriztua duten pertsonentzako ibilbide egokitua du eta hainbat hizkuntzatan eskaintzen da.

Sarrerak eta prezioak (promozio berezia kontuan hartu gabe)

  • 14 urtetik beherakoak: 5 euro (bazkideak eta RS Fans) eta 9 euro (zaleak).
  • 14 urtetik gorakoak: 10 euro (bazkideak eta RS Fans) eta 16 euro (zaleak).
  • Bost urtetik beherakoentzako sarrera doakoa da.

Ordutegiak
Egiaztatu eskuragarritasuna egutegian (aldaketak gerta daitezke Anoetako partiden edo ekitaldien arabera).















En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas en los canales de comunicación oficiales del CLUB, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus/Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!