Aitor Zabaleta Harmaila

Anoetako bihotza forma hartzen ari da

Anoetako Estadioko hegoaldeko hondoa, Aitor Zabaleta harmaila hartuko duena, forma hartzen hasi da jada. Gaur arte, guztira 1.956 pertsonak baieztatu dute (1.638 bazkide eta 318 bazkide berri) sinbologiaz beterik dagoen eta Anoetako motor nagusietako bat bihurtzeko asmoa duen gune horren beheko eraztunera etorriko direla.

Duela bi aste ekin zitzaion eserlekua aukeratzeko prozesuari. Aitor Zabaleta harmailara eta, zehazki, beheko eraztun horretara etortzeko interesa erakutsi duten pertsonak izan ziren aukeratzen lehenak. Gune horretan, partidak zutik eta festa giroan ikusiko dira. Bost egunetan, hitzordua zutenak hartu dira Arcco Amarako Arreta Gunean.

Izena eman duten horien taldea aztertuta, datu garrantzitsuren bat edo beste atera daiteke. Harmaila horretako kide gutxi batzuei buruzko datuak osatzeke daudela, esan daiteke Aitor Zabaleta Harmailakoek 24 urte izango dutela batez beste. Datu horrek baieztatzen du partidak gune horretatik bizitzeko interesa dagoela, batez ere publiko gazteenaren artean. Horrez gain, etorkizunean bazkide izango diren pertsona batzuk daude bere egunean galdetegia bete zuten arren hitzordua baieztatu ez dutenak, eta kluba horiekin harremanetan jartzen saiatuko da.

Beheko eraztunaren azalera

Izena eman dutenen baieztapenarekin batera, Aitor Zabaleta harmailaren aurrerapenak ere nabaritzen hasi dira, bere egiturari dagokionez. Lehiaketa itxi eta gero biziagotu egin dira Anoetako lanak eta, azken egun hauetako aurrerapenen artean, jada nabaria da beheko eraztunari eutsiko dion zoruaren azalera mailakatua.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!