Duela egun batzuk bete zen urtebete, BStadium-en eskutik, Reale Arenako tourra aktibatu zenetik. 10.000 pertsona inguruk ezagutu dute gure etxea denbora horretan, eta dagoeneko erreferentziazko gune turistiko bihurtu da Donostian.
Aste Santuko egun hauetan ere leku interesgarria izan da, batez ere turistentzat. 887 pertsona hurbildu dira oporraldi honetan gure etxeko txoko bakoitza ezagutzera.
Klikatu HEMEN informazio gehiagorako
Zer ikusiko den
Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.
14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro
14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro
14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro
14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro
Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute..
Ordutegiak
Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).