Real Sociedad – UD Las Palmas

Anoetako denda goiz eta arratsaldez irekiko da

Anoetan kokatuta dagoen Realeko denda goiz eta arratsaldez egongo da irekita datorren igande honetan. Ordutegia ondorengoa da, 12:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 16:15etara.

Bihar, larunbata, irekita egongo dira, bai Elkano kaleko denda (10:00etatik 20:00etara) bai Anoetakoa (10:00etatik 13:30ak arte eta 16:00etatik 20:00etara).

Bestalde, igandean Anoetako Miniestadioan bukatuko duen Donostiako maratoiaren ibilbidearen ondorioz, oraingo honetan ez da egongo tokirik #RSFanExperience-n beste jardunaldi bat antolatzeko. Real100 Museoa ere itxita egongo da.

Ekimen arrakastatsu hau hurrengo jardunaldietan jarriko da berriro ere martxan. Zuen ulermena aldez aurretik eskertuz, espero dugu esperientziak berriro ere parteka ditzazuela eta arratsalde familiar politaz berriro ere goza dezazuela gurekin #RSFanExperience-ri esker.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!