Dagoeneko ezagutzen dugu zein izan den, gure zaleek aukeratuta, apirileko MVP-a. Gure webgunean erregistratutako erabiltzaileek bozkatu egin dute bere jokalari onena zein den Real Betis, RC Celta, SD Eibar, FC Barcelona, Villarreal CF eta Getafe CF -ren aurkako partiden ostean hilabete honetako MVP sailkapena zehazteko. Irabazlea Juanmi Jimenez. Txuri-urdinak 9 puntu lortu ditu, beraz, bera da apirileko MVP-a.
Gure webean erregistratu diren eta bozkatu duten zaleen artean zozketa egin da Juanmi Jimenezen kamiseta eta BM Supermerkatuan, babesle ofiziala, 100 euroko erosketa irabazteko. Irabazlea Mikel Selegante da. Zorionak!
Funtzionamendua:
Partida bakoitzaren ostean MVP-aren bozketa irekitzen da da. Behin epea itxita, botu gehien lortu dituzten jokalariek 3, 2 eta puntu 1 izango dute sailkapen nagusirako. Hilabetearen amaieran, puntu berdinketa badago jokalari desberdinen artean, jokalari bakoitzak jasotako botu kopurua begiratuko da berdinketa saihesteko.