CD Numancia 1-0 Sanse

Arrakastarik gabeko ahalegina

Vídeo

Sansek 1-0 galdu du Los Pajaritosen CD Numanciaren aurka eta punturik irabazi gabe egin dute marcha Soriatik.

Etxekoak lehen zatiaren hasiera menderatzea lortu dute; sendo iritsi dira txuri-urdinen areara eta korner bidez gol goiztiarra lortu dute 7. minutuan, Aranbarriren nahi gabe eta zorterik gabe kolpatu duen baloi baten ondoren. Baina gure filiala behetik gora joan da, eta azken 15 minutuetan partidaren jaun eta jabe izatea lortu dute. Joko horren eragina 32. minutuan ikusi da, Marinek erdiraketa on bat sartu du aurkariaren areara, eta Kortajarenak boleaz errematatu du baloia, baina zutoinaren ondotik joan da. Amaitze aldera Gomez ere saiatu da, bandatik barneratu ondoren, baina ezin izan du aukera gauzatu. Etxekoek abantailarekin joan dira atsedenaldira, nahiz eta txuri urdinek aukera nabariak izan

Bigarren zatia lehenengoaren tonu ezberdinarekin hasi da. Txuri-urdinek jokoa menderatu dute eta oso eraso zuzenak planteatu dituzte beraien arteko konbinazio handiekin. Lehen aukera Martonek izan du, Gabilondok ezkerrez erdiratu ondoren, baina aurrelaria ezin izan da baloira iritsi. Marton ere saiatu da 52. minutuan Marinen paseari esker, baina aukerak etxekoen ate kanpoan bukatu du. Aurrelari txuri-urdina etengabe saiatu da eta oraingoan etxeko atezaina goitik gainditzen saiatu da, baina ondo moztu dute aukera. Bisitariak ere saiatu dira 71. minutuan, Tur jokalariaren ezkerkada batekin. Soriako taldeak partida erabakita uzteko aukera izan du azken txanpan, baina gipuzkoarren defentsak ondo saihestu du.

Txuri-urdinek aukera bikainak izan dituzte bigarren zatian, baina ezin izan dute Numanciaren aurka golik sartu. Hurrengo jardunaldian gure filialak Tarragonako Nasticekin neurtuko ditu indarrak. Aupa Sanse!

Fitxa teknikoa:

CD Numancia: Gil, San Emérito (kap.), G. Pérez, Simic, Vidal, D. Sánchez (Tamayo 86. min.), Arranz, David G. ( Valín 86. min.), Bonaldo (J. Tur 65. min.), M. Barco (Mesa 65. min.) eta Mancebo (Cotán 77. min.).

Sanse: Marrero, Gabilondo (Carbonell 76. min.), Arambarri (kap.), Cantero, Gómez, Magunazelaia, Kortajarena (Balda, 82. min.), Gorrotxategi, Marín (Teijeira 82. min.), Dadie (Lespinasse 64. min.) eta Martón (Aguirre 76. min.).

Gola: 1-0: Arambarri (b.a.) , 7. min.

Epailea: Bueno Prieto. Etxeko David G. (12. min.) eta Bonaldo (56. min.) eta kanpokoen Gómez (70. min.) atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!