Real Sociedad 4-2 Real Madrid

Arratsalde magikoa

Vídeo

2002/03. denboraldia izugarria izan zen Realarentzat. Zaleek ez dute ahaztuko 2003ko apirilaren 13a. Gipuzkoarrek Real Madrid jaso zuten Anoetan. Beldurrik gabe, neurketa ahaztezina jokatu zuten madrildarrak mendean hartzeko (4-2). Lehen zatia ikusgarria izan zen. Aurreneko minutuetan Kovacevicek lehen gola ezarri zuen, ondoren bigarrena sartu zuen eta Nihatek hirugarrena lortu zuen ordu erdira iritsi ostean. Ronaldoren golak ez zuen Reala urduritu. Xabi Alonsok, hurrengo minutuan, laugarrena egin zuen izugarrizko gol baten bidez. Anoetak garaipenarekin ikaragarri gozatu zuen.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!