Realak kirolari aplikatutako teknologiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du eta, oraingoan, bere NFT 's digitalak (non fungible token) kaleratu ditu gure historiako egunik garrantzitsuenetako bati lotuta: 2020ko Errege Kopa. Dagoeneko, tokens hauek, NFT 's-en salmentan aitzindarietako bat den OpenSeako marketplacean eros daitezke.
Klikatu HEMEN eta sartu OpenSeako marketplacean.
Horrela, Realak bat egin du azken hilabeteetan, zaleei esperientzia berriak eskaintzeko, jabego digitalaren kontzeptua erabiltzen ari diren kirol taldeekin. NFT’sek forma ezberdinak har ditzakete: kromoak, jokaldiak, arte digitala, besteak beste. Bildumazaletasuna ulertzeko modu berri bat. Stredium enpresak, eDojo eta Play the Game enpresekin batera, identitate digital bat objektu fisikoekin lotzen duten aktibo digitalak garatu ditu. Crypto munduan prozesu honi tokenizazioa deitzen zaio.
Josep Maria Monti, Strediumeko CEOk azaldu duenez, "blockchain teknologiak eta, bereziki, NFTek, kirol industriari eman diezazkioketen aukerak handiak dira. Lantzen ari garen tokenizazioak hamaika esperientzia paregabeak eskaintzen ditu, fisikoak zein digitalak. Zure aktiboak moneta bihurtzeko modu berri hau ekonomia berri bat da eta denbora gutxian kirolaren paradigma-aldaketa ekarriko du "
Zer da NFT bat?
NFTak ondasun ukiezin bakarrak dira, ezin dira trukatu, baina bildumak edo enkanteak egin daitezke. Dagoeneko, NBAk, kirol-klubak, artistak… merkaturatzen hasi dira. Hauen berezitasuna da errepikaezinak eta kantitate mugatukoak direla, eta, beraz, asko balio handiko pieza "bakartzat" hartzen dira.
Strediumi buruz
Stredium Ltd. blockchain teknologia eta aktiboen garapenean espezializatutako konpainia da. Bost urteko esperientzia du sektorean eta egoitzak ditu Inglaterran eta Espainian. NFT kategoria berri bat garatzen ari da, objektu fisikoak tokenizatuz, ondoren mundu digitalera salto egiteko.
Horrela, Strediumek bezeroei esperientzia berritzaileak sortzeko aukera ematen die, diru-sarrera iturri berriak sortzen dituzten bitartean. Strediumen helburua metaberso bat sortzea da, non mundu osoko klub eta ligen eskutik kirolarekin lotutako mota guztietako esperientzia birtualak izango dira.
OpenSEAri buruz
OpenSea NFT´sen espezializatuetako lehenengotako markets bat da. Etherum-en oinarrituta, artista, sortzaile, crypto zale, NFT bildumagile eta gutxieneko likidezia eta tarifarik oneneko fanatiko sortzaileentzat. OpenSea 2017an sortu zen, 120.000 erabiltzaile baino gehiago, 25 milioi NFTS eta bilioi erdi dolar amerikar baino gehiago ditu.