REAL SOCIEDAD 2-0 INTER MILAN

Beharbada, partidarik epikoena Atotxan

Vídeo

Gure Atotxako zelai maitea ehunka eta ehunka oroitzapen ahaztezinen lekuko izan zen bere 80 urteko bizitzan. Tituluak, garaipen handiak, gol gogoangarriak… gure ospakizunak eta gure oroimena belaunaldiz belaunaldi oinordetu dira, eta, zuzenean bizi ez arren, behin baino gehiagotan amets egin genuen han geundela.

Gure gurasoek, aitona-amonek, gehien hitz egin diguten partiduetako bat Europako txapelketa bat izan zen, Italiako handi baten aurka… eta 2-0 irabazi genuen. Istorioa ezaguna egiten zaizu? Gol bat falta izan zitzaigun balentria burutzeko.

Partida hau, kontinenteko gure lehen garaipena, kanporaketa gainditu ez arren, familia txuri urdinaren erretinan grabatuta geratu da. Argi dago gure historia ez dela garaipenekin eta tituluekin eraikitzen. Esfortzuz eta sakrifizioz eraikitzen da. Horregatik gaude harro 79ko urriaren 3ko hartaz. Eta horregatik dugu beste arrazoi bat amets egiteko.

Satrusteguiren golak

Reala, amorruz joaneko partidan izandako zorte txarragatik eta bere zaleei garaipen bat eskeintzeko asmoz, dena ematera atera zen lehene minututik. Boroka, kemena, adorea, futbol bikaina… Partida izugarria izan zen, zaleak harrotasun eta grinez bizitakoa.

Gol bat zati bakoitzean, biak Satrusteguik sartutakoak, bi ustezko penalti Realaren alde, aukera ugari… amets eginarazi zuten garaipen historiko batekin, baina italiarrek maisuki aritu ziren azken minutuetan kanporaketa gainditu ahal izateko.

Hauek izan ziren hurrengo eguneko egunkarien zenbait titular: Diario Vascok ‘Partida handia’, La Voz de España eta Mund Deportivorentzat, “Realak miraría ukitu zuen”, Unidaden orrietan “Realaren gau handia”, eta Corriere della Sera italiarrak onartu egin zuen ondokoa: “Realak Inter dardaran utzi zuen”.

Realaren lehen garaipena Europan ez zuen sailkatzearen saria izan, baina bai ordea bere zaleak harro uztearen saria.

FITXA TEKNIKOA

Real Sociedad: Arconada, Celayeta, Gajate, Kortabarria (Gaztelu, min.57), Olaizola (Salva Iriarte, min.85), Alonso, Diego, Zamora, Idigoras, López Ufarte eta Satrustegui.

Inter Milan: Bordon, Canuti, Baresi, Pasinato, Mozzini, Bini, Oriali (Pancheri, Min.64), Marini, Altobelli (Caso, min.78), Beccalossi, Muraro.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!