Ekainaren 19an egin zen `Legends, the home of football´ museoaren inaugurazio ekitaldia. Munduko futbolaren historiako bildumarik handiena da. Ekitaldiak munduko izar nagusietako batzuk bildu zituen gure kirolari omenaldia egiteko.
Javier Tebas, LaLigako presidentea, eta Marcelo Ordas, Legendseko presidentea, estatuko zein nazioarteko erakundeetako pertsona aintzatetsuekin, futbolari garrantzitsuenetakoekin edo babesleekin batera egon ziren. Xabi Prieto inaugurazioaren parte izan zen, Realeko ordezkari gisa joan zen.
LaLigak sustatutako `Legends, the home of football´ ekitaldian, Luis Figo, Gary Lineker, Mario Alberto Kempes, Hugo Sánchez, Javier Zanetti, Lothar Matthaus, David Villa eta Claudio Paul Caniggia futbolari ohiek hartu zuten parte. Proiektua ekainaren 1ean Madrilen ireki zen eta babes handia izaten ari da.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin