ORDUTEGIAK

AS Monaco, PSV eta Sturm Graz

Realak ezagutzen ditu UEFA Europa Leagueko aurkariak. Txuri-urdinak B multzoan geratu dira, AS Monaco, PSV Eindhoven eta Sturm Graz taldeekin batera.

AS Monaco, Europako futbolaren historikoa, Reale Arenan jokatu zuen denboraldi-aurrean. Nico Kovac aulkian dela, Fabregas, Ben Yedder eta Gelson Martins bezalako jokalariak ditu. Talde txuri-gorria Champions Leaguetik at geratu da atarikoan eta Europa Ligara erori da. Bere partidak Luis II estadioan jokatzen ditu, 18.500 ikuslerentzako edukierarekin.

PSV Eindhoven Europalo beste klasiko bat da. Ligako txapeldun 24 aldiz, bere palmaresean Europako Kopa bat eta UEFA Kopa bat ere agertzen dira. Mario Gotze alemaniarra eta Bruma realzale ohia dira talde holandarreko jokalarietako batzuk. Monaco bezala, Champions Legaueko atarikotik erori da Europa Leaguera. Bere partidak Philips Stadionen jokatzen ditu, 35.000 ikuslerentzako edukierarekin.

Sturm Graz Austriako puntako taldeetako bat da. Hiru ligak eta bost kopak osatzen dute bere palmaresa. Aurreko denboraldian berdinduta bukatu zuen bere ligako bigarren postua, Red Bull Salzburgen atzetik. 15.400 ikusleentzako tokia duen Merkur Arenan jokatzen ditu partidak.

Irailak 16: PSV – Real Sociedad, 21:00

Irailak 30: Real Sociedad – AS Monaco, 18:45

Urriak 21: SK Sturm Graz – Real Sociedad, 21:00

Azaroak 4: Real Sociedad – SK Sturm Graz, 18:45

Azaroak 25: AS Monaco – Real Sociedad, 21:00

Abenduak 9: Real Sociedad – PSV, 18:45

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!