Eserlekua aukeratu martxoaren 30a aurretik

Askok galdetegia bete dute

Vídeo

Bazkideek ondo erantzun zuten Etorkizuneko Anoetako eserlekua aukeratzeko galdetegiari. Estadio barruan, eserlekuetan, aurkitu zuten bete behar duten eta bulegoetan edo dendetan eman behar duten galdetegia martxoaren 30aren aurretik. Pauso garrantzitsua da. Bazkide guztiek estadio berriko eserlekua erabaki behar dute.

Etxea estreinatzen dugu, denon esperientzia hobetzen duen etxea. Zelaitik hurbilago. Ikuspen hobea eserleku guztietatik.  Aitor Zabaleta Harmaila. Familientzako harmaila. Sarbide hobeak eta sukaldaritza zerbitzu gehiago. Estadio berria, non garrantzitsuena falta baita: Gure zaleak

Horregatik, gaur eserlekua aukeratzeko prozesu bat jarriko da, 2018-19 denboraldi hasten denerako eserleku guztiak definituta eduki ahal izateko. Eraiki den harmaila egitura desberdina denez, ez dago baliokidetasunik egungo eta etorkizuneko harmailen artean; horregatik egiten da, beraz, orain abiaraziko den prozesua.

Klubeko lankideek bazkideen zalantzak argitu zituzten neurketan zehar. Garrantzitsuena ondorengoa da: non eta norekin ikusi nahi dute futbola ondorengo urteetan. Etorkizunean futbola oso gertu bizi ahal izango dugu. Esperientzia berria eta ahaztezina izango da.

Bestalde, galdetegia online bete daiteke. 2.000 bazkidek gure web orrialdean bete dute galdetegia. Birmoldaketak oztopoak izango ditu, baina etorkizuna askoz hobeagoa izango da guztiontzat. Benetazko futbol zelaia gero eta gertuago dugu.

Informazio guztia hemen aurki dezakezu: https://www.realsociedad.eus/eu/i/etxea-estreinatzen-dugu

Harremanetarako: Telefonoa (900 535 798) / e-maila: [email protected]

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!