Alex Remiro, gure zaleek aukeratutako iraileko MVPak, Pagolako (Aiete) BM Supemerkatura egingo duen bisita aprobetxatuko du pasa den hileko MVParen entrega ofizialaren ekitaldira hurbiltzen diren zale guztiekin tarte eder bat igarotzeko.
Gure babeslearekin, Realzale Programako laguntzailea, asteazken arratsaldean egingo da ekitaldia, 17:30etatik 18:30etara, Aiete auzoko supermerkatuan. Txuri-urdinak saria jasoko du, MVP-ko zozketaren irabazle izan eta RS Fan den Leire Bardaji 36 urteko lasartearrarekin batera, eta ondoren zaleekin egongo da.
Funtzionamendua
Partida bakoitzaren ondoren MVPa bozkatzeari ekiten zaio. Epea itxi ondoren, boto gehien eskuratu duten hiru jokalariek 3 puntu, 2 puntu eta puntu 1 lortzen dituzte, sailkapen orokorrerako. Hilaren bukaeran, kontaketa globalean, hainbat jokalariren artean puntu berdinketa gertatzen bada, futbolari bakoitzak jasotako boto kopuruak edukiko du lehentasuna.