Datorren astelehenean, hilak 17, irekiko da “Aste Santua Realarekin” programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau apirilaren 22tik 25era bitartean ospatuko da eta 2013 eta 2016 (biak barne) bitartean jaiotako haurrei bideratuta dago.
Talde mistoak eta adinaren araberakoak egingo dira izena eman duten haurren artean. Futbola izango da jarduera nagusia baina beste kirol eta ekintza batzuekin tartekatuko da, hala nola, atletismoa, pilota, saskibaloia edo herri kirolak.
‘Aste Santua Realarekin’ Zubietan ospatuko da eta ekimen honi esker txikienek kirola egin ahal izango dute eta Real Sociedad Fundazioak sustazen dituen baloreak irakatsiko zaizkie. Gozatzeko egunak izango dira. Izena emateko epea plazak agortu arte egongo da zabalik eta plazak murriztuak dira. Izen ematea taldeka egin daiteke (lau lagun gehienez talde bakoitzeko). Informazio zehatzagoa hemen kontsulta dezakezue: Aste Santua Realarekin
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin