Bihar irekiko da “Aste Santua Realarekin” programan izena emateko epea. Real Sociedad Fundazioak antolatutako jarduera hau apirilaren 2tik 5era bitartean ospatuko da eta 2012 eta 2015 (biak barne) bitartean jaiotako haurrei bideratuta dago.
Talde mistoak eta adinaren araberakoak egingo dira izena eman duten haurren artean. Futbola izango da jarduera nagusia baina beste kirol eta ekintza batzuekin tartekatuko da, hala nola, atletismoa, pilota, saskibaloia edo herri kirolak.
‘Aste Santua Realarekin’ Zubietan ospatuko da eta ekimen honi esker txikienek kirola egin ahal izango dute eta Real Sociedad Fundazioak sustazen dituen baloreak irakatsiko zaizkie. Gozatzeko egunak izango dira. Izena emateko epea plazak agortu arte egongo da zabalik eta plazak murriztuak dira. Izen ematea taldeka egin daiteke (lau lagun gehienez talde bakoitzeko). Informazio zehatzagoa hemen kontsulta dezakezue: Aste Santua Realarekin.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin