Zubieta ilusioz eta dibertimenduz bete da lau egunez, ‘Aste Santua Realarekin" ekimenari esker. Real Sociedad Fundazioak 2013 eta 2016 artean jaiotako haurrei zuzendutako jarduera polit honek edizio berri bat itxi du gaur. Asteartetik ehun umek baino gehiagok egun ahaztezinak pasa dituzte Zubietan. Egun hauetan txikienek hainbat kirol eta jolas egin dituzte. Gainera, Real Sociedad Fundazioak sustatzen dituen balioak ikasi ahal izan dituzte eta gure lehen taldeko jokalariekin egoteko aukera izan dute. Ahaztuko ez duten aste polita izan da zalantzarik gabe. Beste urte batez, arrakasta handiarekin itxi da ‘Aste Santua Realarekin’. Datorren urtean itxarongo zaituztegu!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin