KORNER: POESIA ETA FUTBOLA

Atezaina, figura literario bat

Vídeo

Gaur arratsaldean Ernest Lluch Kultur Etxean izan diren Benjamin Pradok eta Manuel Vilasek poesiari eta futbolari buruz duten ezagutzaz gozatzeko aukera izan dugu. Dirudiena baino elkartuago dauden bi mundu. Eta gehien batzen dituena atezainaren irudia da, aurtengo Korner, Kultura & Futbol Festibalaren hainbat jarduera ardatz dituena. "Atezaina guztien ongiaren defendatzaile sutsua da, oso figura literarioa", ziurtatu du Vilasek. Pradok, bestalde, balioa eman nahi izan dio atezainaren eginkuzinari partidetako azken jokaldietan, korner bat errematatzera igo behar duenean, "bere habitat naturaletik irten eta beste mundu batera joaten baita".

Bi poetak futbolaren maitaleak dira. Benjamin Pradori txikitatik datorkio zaletasun hori: "Beti gustatu izan zait futbol kronikak irakurtzea, idatzizko kazetaritza onenaren zati handi bat kirol kronistek egin dute". Manuel Vilasek ere hirien eta futbol taldeen artean sortzen den fusio erromantiko interesgarria ikusten du; "taldea ondo badoa hiriaren gogo aldartean eragina du, eta alderantziz", dio Vilasek. Eta pasadizo eta istorio dibertigarri ugari, beren beste pasio handiari buruz luze eta zabal hitz egin duten bi poeten eskutik: futbola.

Gogoratu informazio guztia Kornerren webgunean kontsulta dezakezula.



Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/cabb0083-3435-4456-8939-0f9644c141bb.pdf.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!