REALAK TALDEA AURKEZTEN DU

Atzera kontua LaLiga Genuinerako

Vídeo

Asteburu honetan oso lehiaketa berezia hasiko da. LaLiga Genuineren txanda izango da, adimen urritasuna duten kolektiboaren taldeek osatutako liga hain zuzen ere. Realak bertan hartuko du parte Real Sociedad Fundazioak ATZEGI-rekin (Gipuzkoako Adimen urritasuna duten pertsonen aldeko erakundea) duen elkarlanari esker. Talde txuri-urdinak CIE Automotiveren babesa izango du. 

Vila-Realen ostiralean hasiko den lehiaketa hau erantzukizun sozialeko ekimen bateratzailea da, eta bere helburua adimen urritasuneko kolektiboetan futbolaren praktika normalizatzea da.

2017-18 denboraldi honetan honako klubek hartuko dute parte: Real Sociedad, Athletic Club, RCD Espanyol, Club Atlético de Madrid, RC Deportivo de La Coruña, Valencia CF, CA Osasuna, Villarreal CF, RC Celta de Vigo, UD Las Palmas, Levante UD, CF Reus, Nàstic de Tarragona, RCD Mallorca, Girona FC, Córdoba CF, SD Huesca eta Rayo Vallecano.

LaLiga Genuinek lau egoitza ditu eta datak hurrengoak: Villarrealean urrian (urriko 6tik 8ra), urtarrilean Tarragonan (urtarrileko 19tik 21era), martxoan Mallorkan (apirileko13tik 15era) eta Vigon amaituko da (ekainetik 8tik 10era).

Liga hau Futbol 8-ko modalitatean jokatuko da, 10 minutuko 4 zatiko partidetan eta hiru taldeko 6 multzotan banatuta. Sailkapenari dagokionez, kirol emaitzez gain joko garbia baloratuko dituen puntuak izango dira, kiroltasunak ere garrantzia izan dezan. 

 


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!