REAL SOCIEDAD 2-2 UD LAS PALMAS

Atzera pausoa

Vídeo

Ez dago partida errezik Laligan eta gaur argi geratu da Anoetan. Realak, nahiz eta merezi, ez du garaipena lortu UD Las Palmasen aurka. Binakoak ez ditu Realaren merituak saritzen, baina hauek barkatu egin dute atearen aurrean eta beste bi gol jaso dituzte. Zapore txarra uzten duen puntua eta taulan gora egiten uzten ez duena.

Bikain atera da Reala, kanariarrak atzean sartuz. Llorente eta Zurutuza goletik gertu izan dira, baina bere burukadak kanpora joan dira gutxigatik. Eusebioren taldea guztiz nagusitzen ari zen, baina kanpotarrak, nahiz eta azken postuan egon, kalitatea mantentzen dute aurrean. Ezker hegaletik hasitako jokaldi batean Tanak huts eta batekoa ipinin du. Ez zuen partidak emaitza hori merezi, baina halaxe zen. Hamar minutu beranduago, Willian Josek berdinketa ipini du jokaldi bikain batekin. Banakoarekin iritsi gara atsedenaldira, nahiz eta gipuzkoarrak aurretik joatea merezi izan duten. 

Gora jo du hasieratik Reala, aukera ugari sortuz. Willian Jose, Oyarzabal… Argiak atezainaren aurka baina ez dute asmatu. Januzajek, ordea, asmatu egin du Lizoain azpitik gaindituz. Bazirudien zailena eginda zegoela, baina zoritxarreko jokaldi batean Vierak berdinketa ezarri du. Azken minutuetan, eromena. Aukerak Realarentzat eta kontraerasoak UD Las Palmasentzat. Zutoinera Remyk eta Rulliren geldiketa itzela etxekoen azken bultzada aurretik. Puntu bakarrarekin etxera.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, Rodrigues, Illarra, Zurutuza, X. Prieto (cap) (Canales, min.69), Januzaj (Juanmi, 80), Oyarzabal (Carlos V., min.67) eta Willian J.

UD Las Palmas: Raúl Lizoain, Michel, Lemos (Ximo Navarro, min.63), Pedro Bigas, D. Castellano, Aquilani (Calleri min.71), J. Castellano, Tana, Jonathan Viera (cap), Vitolo eta Remy.

Golak: 0-1: Tana, min.21. 1-1: Willian J., min.31. 2-1: Januzaj, min.62. 2-2: Jonathan Viera, min.67.

Epailea: González Fuertes. Txartel horiak etxeko Januzaj eta Llorenterentzat eta kanpoko Aquilani eta Remyrentzat. Txartel gorria atera dio etxeko Odriozolari 93.minutuan (bi hori).

Asistencia: 19.780 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!