SANSE – ALBACETE BALOMPIÉ (LARUNBATA, 16:15)

Aukera berria

Sanse larunbat honetan itzuliko da Zubietara. Txuri-urdinek Albacete Balompié hartuko dute Zubieta Estadioan, gure emakumezkoen taldeak etxean ere bere partidak jokatzen dituen lekuan. Donostiarrek puntu bat lortu zuten Culturalen aurka pasa den astean, neurketaren zati handi bat menderatu ondoren eta azken txanpan gol bat jaso eta gero.

Albacetetarrak, bestalde, gure filialak baino puntu bat gehiagorekin helduko dira, baina emaitzarik onenak Carlos Belmontetik urrun lortzen ari dira, puntu gehienak bertan lortu baitituzte eta hiru partida besterik ez baitituzte galdu. Kopan, gainera, Real Madrid izango dute aurkari final-zortzirenetan, aurreko kanporaketan RC Celta Vigori irabazi ostean. Beste aukera bat garaipenaren bidera itzultzeko. Aupa Sanse!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!