Futbolak ez du barkatzen Bigarren Mailan eta hori gertatu zaio gaur Sanseri. Txuri-urdinek askoz gehiago merezi izan dute, baina bigarren zatian Mikel Rodriguez kanporatu dute eta luzapenean galtzen bukatu dute.
Norgehiagoka zalantzekin hasi da gure bigarren taldearentzat eta, defentsan erabakigabetasun horietako batean, kanpokoek aurrea hartu dute Stoichkoven golari esker. Urduritasun handiko uneak izan dira etxekoentzat, baina berregin egin dira eta, minutu gutxira, berdinketa lortu dute Astiazaranen golarekin. Donostiarrek beraien nagusitasuna erakutsi dute, eta aurkariek baino arrisku handiagoa sortu dute.
Bigarren zatia Garrok gora bidalitako aukera on batekin hasi da. Gipuzkoarrek bigarren gola bilatu dute eta Ochiengek, galiziarren akats bat aprobetxatuz, 2-1ekoa egin du. Txuri-urdinak hamar jokalarirekin geratu dira Mikel Rodriguezen kanporaketagatik, amaierarako ordu laurden baten faltan, eta Astiazaranek partida erabakita uzteko pare bat ekintza izan dituen arren, Coruñako taldeak berdinketa lortu du. Azken jokaldiak kanpokoentzat izan dira eta, azken minutuan, Sorianok gola sartu du galizairren pozerako.
Lastima. Sansek eskuan izan du partida, baina joan egin zaio. Etorkizunerako ikaskuntza.
Fitxa teknikoa:
Sanse: Fraga, Garro, Beitia (kap.), Ayo (Agote, min. 84), Balda, Aguirre (G. Gorosabel, min. 76), Carbonell, M. Rodríguez, Astiazaran (Kita, min. 84), Ochieng (Marchal, min. 76) eta Mariezkurrena (Carrera, min. 64).
RC Deportivo: A. Ferllo, A. Alti, Noubi (Arnau, min. 64), M. Loureiro, Quagliata, Riki (Mulattieri, min. 64), Mario S., Mella (kap.), Stoichkov (Nsongo Bil, min. 74), Luismi Cruz (José Ángel, min. 55) eta Eddahchouri (Patiño, min. 55).
Golak: 0-1: Stoichkov, min. 2; 1-1: Astiazaran, min. 23; 2-1: Ochieng, min. 59; 2-2: Nsongo Bil, min. 83; 2-3: Mario S., min. 93.
Epailea: Sergiu Claudiu Muresan. Txartel horia atera die etxeko Garrori eta kanpoko A. Altiri. Etxeko M. Rodriguezek txartel gorria ikusi du 74. minutuan bi txartel hori jaso ondoren.
Ikusle kopurua: 3.190 pertsona.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin