Aurkezpena

“Aukera paregabea da”

VĂ­deo

“Reala bezalako talde handi batek bezala zure atea ukitzen duenean
”. Esaldi horrek argi uzten du Miguel Angel Moyaren borondatea. Bere iritsiera eta bapateko debutaren ostean, atezain mallorkarra gaur arratsaldean aurkeztu da Zubietan. Ohiko argazki saioa eta gero, non zale batek ere ongietorri eman dion eta jokalariaren kamiseta opari eraman duen,  Jokin Aperribay presidentea eta Loren kirol zuzendariarekin batera agertu da prentsaurrekoan.

Agintari txuri-urdinak ongietorria eman dio Moyari. “Milesker Miguel etortzeko erakutsi dituzun gogoengatik. Donostian egonaldi zoriontsua izan dezazula zure familiarekin, arrakasta handia izan dezazula eta urte zoriontsuak izan daitezela”, opa dio presidenteak.

Moyak ez du bere poza izkutatu. “Taldez hain azkar aldatzea ez zait inoiz pasa. Denbora gutxi izan nuen erabakitzeko, baina hain denbora gutxian baietz esatea seinale ona da. Ez nuen Atleticotik ateratzeko intentziorik, baina nire atea jo dute eta talde handi batek jo du. Ondo eituratutako kluba dela iruditu izan zait beti eta egin zidaten eskeintza erronka pertsonala izan da, onartu nahi nuen erronka. Aukera ezinhobea da erreferentzia ezinhobeak ditudan talde eta aldagelan. Ordu batzuk bakarrik daramatzat hemen baina urteak direla dirudi”.

Loren, bestalde, hondokoa esan du: “Sisniegagren lesioa lehendabizi, eta Rullirena ondoren, espero ez genuen egoera sortu zuten. Horri erantzuna eman behar zaio eta atezain bat behar dugula uste dugu. Moya gure balorazio onenetarikoa duen atezaina da eta ez genuen zalantzarik atezain bat fitxatzekotan, bera izango zela aukeratua. Reala eta bere egiturak erakutsi egin dute gai direla espero ez diren egoeren aurrean erantzun eta azkar mugitzeko”.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!