Gure belar hockeyko taldeak sei eta huts galdu du Club de Camporen aurka asteburu honetako bigarren partidan. Txuri-urdinek ligako liderraren aurka jokatu dute eta ez dute aukerarik izan etxera punturen batekin itzultzeko. Gainera, min hartutako lau jokalarik ezin izan dute partidara bidaiatu eta horrek ez dio lagundu Realari zerbait positiboa lortzeko orduan.
Minutu bat besterik ez du behar izan etxeko taldeak markagailua estreinatzeko Carmen Canok sartu duen golari esker. Carmen Cano berak egin du Club de Camporen bigarren gola laugarren minutuan, eta partidako hamabosgarren minutuan markagailua hiru eta hutsekoa zen madrildarren alde. Etxekoek ez die markagailuan gerturatzeko aukerarik eman Realakeko jokalariei, eta partida bideratuta zutela iritsi dira Amparo Gil, Begoña Garcia eta Beatriz Perezen golak partida erabakita uzteko. Orain buruak altxatu eta hurrengo jardunaldian pentsatzeko ordua iritsi da. Txuri-urdinek UD Taburienteren bisita jasoko dute ligako bederatzigarren jardunaldian.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin