JUNIOR FC 4-1 REAL SOCIEDAD

Aukerarik gabe

Gure belar-hockeyko taldeak lau eta bat galdu du gaur goizean Junior FC taldearen aurka. Txuri-urdinak Kataluniako lurretara joan dira sailkapeneko aurkari indartsuenetako baten aurka zerbait positiboa lortzeko asmoz, baina etxekoek ez dute punturik lortzeko aukerarik eman.

Partida hasi eta hamar minutura Laia Vidosak markagailua estreinatu du penalti korner baten bidez etxekoentzat. Handik gutxira, modu berean, Anna Serrahimak aldea handitu du Junior FC taldearentzat. Bigarren laurdenean Lucia Casadok aldeak murriztu ditu gipuzkoarrentzat eta partidako minuturik onenak izan dituzte. Hala ere, Berta Serrahimak hirugarren laurdenaren amaieran sartu duen golak kolpe gogorra suposatu du Ivan Lorenteren taldearentzat. Txuri-urdinak une oro saiatu dira markagailuko tartea murrizten, baina amaierarako bost minuturen faltan Anna Gilek laugarren eta azken gola sartu du kataluniarrentzat. Datorren igandean berriro ere Bartzelonara bidaiatuko dute txapelketako aurkari gogorrenetako baten aurka lehiatzeko, RC Poloren aurka. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!