DEPORTIVO ABANCA - REAL SOCIEDAD (IGANDEA, 12:00)

Aurkari bera, helburu desberdina

Realak urteari amaiera emango dio erronka berezi batekin. Txuri-urdinek Erreginaren Kopako final-zortzirenak jokatuko dituzte Deportivo Abancaren aurka, abenduaren 21ean, 12:00etan, Abanca Riazor estadioan.

Donostiarrek joan den asteburuan garaipen argia lortu zuten aurkari beraren kontra Zubietan (3-0), eta emaitza horri esker ligako hirugarren postuan finkatu ziren. Hala ere, markagailuak ez du neurketaren benetako zailtasuna islatzen. Aurkaria talde lehiakorra da, eta Realak, lan bikaina egin behar izan zuen garaipena eskuratzeko.

Oraingoan, agertoki ezberdinean eta kanporaketa bakarreko txapelketan, Arturo Ruizek zuzentzen duen taldeak badaki ezin izango duela atsedenik hartu. Kopak ez du aurrekariez ulertzen, eta xehetasun txikiek erabaki ohi dituzte neurketak. Horregatik, txuri-urdinek intentsitatea, kontzentrazioa eta eraginkortasuna maila gorenean mantendu beharko dituzte, zaleen babesa izango duen aurkari baten aurka kanporaketa gainditu eta Kopako final-laurdenetara sailkatzeko. Helburua argia da: urtea maila handian itxi eta lehiaketa berezi honetako hurrengo fasera sailkatzea.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!