Belar hockeyko gure taldek galdu egin du bi eta lau gaur goizean Bera Beran Club de Camporen aurka. Lehen laurdena berdinduta egon da, baina kanpokoen eraginkortasunak bere alde egin du bi golekin. Txuri-urdinek hobera egin dute bigarren laurdenean eta partida berdintzea lortu dute Maider Altunaren eta Lucia Casadoren bitartez.
Bigarren zatian, aldiz, madrildarrak izan dira jaun eta jabe. Realak aurpegia eman du amaierara arte ligako talde onenaren aurrean, baina ez da nahikoa izan. Gainera, Erreginaren Kopara sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira bi jardunaldiren faltan. Datorren astean SPV Complutense bisitatuko dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin