Real Sociedad 3-4 R.C. Polo

Aurpegia emanez

Gure belar hockeyko taldeak 3-4 galdu du Bartzelonako R.C. Poloren aurka, ligako liderrak. Partidak 7 gol izan ditu eta bi taldeek irabazteko asmoa erakutsi dute etengabe. Buruz burukoak hasieratik izan ditu aukera handiak. Markagailua irekitzen lehenak txuri-urdinak izan dira, Maider Altunaren eskutik. Baina bisitariek azkar irauli dute emaitza eta 1-2 aurreratu dira markagailuan. Ivan Llorenteren jokalariek erasoko jokaldi onekin erantzun diete golei, eta Federica Cartak partida berdintzea lortu du horietako batean. Eta katalanak markagailuan berriro aurreratu ondoren, Federica Cartak partida berdindu du berriz ere.

3-3a mantendu da partidaren zati handi batean, baina kanpokoen erasoko jokaldi on bati esker, hainbat pase egin dituzte aurkariaren arean eta jokaldia golarekin amaitu dute. Donostiarrek partida berdintzeko hainbat aukera izan dituzte, baina kataluniarren defentsak gol aukerak ekidin ahal izan ditu. Azkenean, Ivan Llorenteren jokalariek ez dute jokaldirik golarekin bukatu eta partida 3-4 amaitu da. Partida bikaina, Bera Berara joan diren ikusleek joko bizi eta frenetikoaz gozatu ahal izan dute, etengabeko aukerekin. Buruz burukoan zehar txuri-urdinek maila bikaina erakutsi dute. Talde honek gorago egotea merezi du. Datorren astean Santander bisitatuko dute R.S. Tenis taldearen aurka jokatzeko. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!