SANSE 0-1 MIRANDES

Aurpegia eman dute

Vídeo

Sansek gol bakar batengatik galdu du gaur arratsaldean Zubietan Mirandesen aurka. Partida oso parekatua egon da eta Ramaren urrutiko gol batek erabaki du neurketa kanpokoen alde hogei minutu geratzen zirenean amaitzeko.

Neurketa nahiko taktikoa izan da, eta berdintasun handikoa, multzo honetako bi talde sendoen artean. Sansek aurpegia eman du Mirandesen aurka. Ez dute ia sufritu Borja Jimenezen mutilen aurka. Lehenengo ordu erdia igaro ondoren, non aukera gutxi ikusi ditugun, kanpokoek lehenengo abagunea izan dute Matheusen burukada batekin, Zubiaurreren ate gainetik joan dena. Sansek ere berea izan du Muñozen eskutik, baina bere jaurtiketa desbideratuta joan da. Ez dugu beste gehiagorik ikusi lehenengo zati honetan. Bi taldeak seriotasun handiz jokatuz eta bikain defentsa lanetan.

Aldaketa gutxi ikusi ditugu aldageletatik igaro eta gero. Inor ez da nagusi izan eta gainera aukera gutxi sortu dituzte bi taldeek. Minutuak pasa ahala, aldiz, kanpokoak hobeto aritu dira jokoan. Lehenengo abisua Diazek bidali du langan jo duen jaurtiketa batekin. Hurrengo jokaldian Mirandes markagailuan aurreratu da area kanpoko Ramaren jaurtiketa bati esker. Xehetasun gutxigatik erabaki da neurketa hau eta hor hobeto egon dira kanpokoak. Gainera, ez dute ia sufritu atzean. Sansek multzoko aurkaririk arriskutsuenetarikoa izan du gaur aurrean eta aurpegia eman du.

Hurrengo astean beste aukera bat izango dute Imanol Alguacilen mutilek. Urtea amaitzeko Arenas de Getxoren aurka jokatuko dute. Ea garaipenarekin agur esaten dioten 2017ari.

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Zubiaurre, Sola, Aranbarri, Lapeña, Muñoz (Celorrio, min. 83), Guevara, Guridi, Thior, Lopez, El Haddadi (Jimenez, min. 71), Calvillo.

Mirandes: Limones, Paris, Odei, Sergio, Kijera, Romero, Bravo (Cerrajeria, min. 86), Claudio, Rama, Yanis, Matheus (Diaz, min. 68).

Gola: 0-1: Rama, min. 72

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia erakutsi die etxeko Lapeñari eta kanpoko Rama, Limones eta Romerori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!