Aurre egiteko prest

Reale Arenak mundu osoko fokuak erakarriko dituen duelua biziko du gaur gauean. Realak sailkapeneko lidergoan ordezkatu duen taldea hartuko du, Real Madrid, 21:00etatik aurrera. Txuri-urdinak gosearekin iritsiko dira eta RCD Espanyolen aurkako porrotaren ondoren garaipenaren bidea berreskuratu nahi dute.


Ancelotti italiarrak egonkortasuna eta jarraipena eman die gazte madrildarrei eta erantzuten ari zaizkio. Vinicius, Valverde, Mendy edo Militaok aurrerapausoa eman dute eta Castellanan hamarkada bat markatu duten jokalarien izenak ahazten hasi dira. Orain arte lortutako errendimendu ona ezinezkoa izango litzateke Benzema, Kroos edo Modricen esperientziarik gabe. Bidea argi dute.


UEFA Champions Leagueko etxeko lanak ia eginda, talde zuria lidergoan aldea handitzen saiatuko da etxean porrotik ezagutu gabe jarraitzen duen Realan aurka. Nahiz eta talde gazteagoa izan, gau txar batean ere hiru puntuak Santiago Bernabeura eramateko kapazidadea mantentzen dute gure gaurko arerioek.


Realak golpe bakoitzari beti erantzuten dio indar bikoitzarekin. Gure idiosinkrasian dugun jokoa erakustera irtengo dira Imanolenak, Real Madrid handia garaitzeko areatan zitalak izatea ere beharko da. Jokalariek zaleak harmailetan dardara egitea nahi dute berriro. Merezi dute. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!