Gure belar hockeyko taldeak garaipen oso garrantzitsua lortu du SPV Complutenseren aurka ligako azken-aurreko jardunaldian bi eta bateko emaitzarekin. Partida oso goiz jarri da alde Emilia Garcia Munitisen golari esker. Hortik aurrera madrildarren nagusitasuna nabaria izan da eta, atsedenaldia iritsi baino lehen, Julieta Baglionik norgehiagoka berdintzea lortu du korner penalti batean aldaratze bat baliatuta.
Txuri-urdinek partida osoan zehar defentsan egindako lana goraipagarria izan da hirugarren sailkatuaren eta ligako talde onenetako baten aurka. Eta amaierarako hamahiru minuturen faltan, donostiarrek bigarren eta behin betiko gola lortu dute, Veronika Decsyovaren bidetik, talde osoaren lana eta ahalegina sarituta. Jaitsiera postuetatik atera eta jaitsiera zuzena saihesteko balio duten hiru puntu oso garrantzitsu. Azken jardunaldian RC Jolaseta izango dute aurkari, azken sailkatua, salbazioa ziurtatzeko beste garaipen baten bila, jardunaldiko gainerako emaitzen zain. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin