Realak Rayo Vallecanori egingo dio bisita gaur arratsaldean, 3-4 egunean behin jokatutako 19 partidetatik azkena izango dena. Jokalarien ahalegina apartekoa izan da, Errege Kopako finalerdietan, Frantziako epaile batek Europa Leaguetik bultzatuta eta hurrengo denboraldian lehiaketa kontinentaletara itzultzeko aukera guztiak mantenduz. Gaur da azken bultzada hori eman eta nazioarteko geldialdira, aurpegian poztasunezko irribarrea duela, iristeko eguna.
Talde madrildarra aurkari zuzena da Europako postuetarako lehian, eta Camello, Mumin eta Isi Palazón liderraren bajekin iritsiko da gaurko neurketara. Iñigo Perezen taldea bikain ari da jokatzen ikasturte honetan. Garaipena oso garesti salduko dute, sailkapenean helburu beragatik borrokatzen dutela jakinda. Gure bertsiorik onena eman behar dugu, nekea ahaztu eta kolore txuri-urdinak bihotzean ditugula atera azken bultzada ematera. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin