Gaur, Santo Tomas egunaren bezperan, Sevilla FC hartuko dugu Anoetan. Talde txuri-urdinak beren zaleen aurrean lortutako emaitza on batekin itxi nahi dute 2017a eta Carlos Velaren ibilaldia gure artean.
Eduardo Berizzok hartu zuen andaluziarren lidertza udaran eta berarekin ilusioa piztu zuten beste itzulera batzuk, Jesus Navas eta Ever Banega jokalarienak. Kalitate handiko beste hainbat jokalari sinatu zituen Sevillak, Nolito eta Luis Muriel aurrelariak besteak beste. Sanchez Pizjuanekoak, Champions Leagueko final zortzirenetarako sailkatuak, bosgarren daude LaLiga Santanderren. Hala ere, ez dute bere joko puntu onena aurkitu oraindik.
Emoziorik ez da faltako gaurko norgehiagokan. Europan lehiatzen duten bi talde, 2018an itzuli nahiko dutenak eta Carlos Velaren azken neurketa Realaren kamisetarekin. 249 jokatu ondoren, 2011ean iritsi zen mexikar gazte hurak betirako txuri-urdin bezala utziko gaitu. Eskerrik asko, Carlos. GOAZEN REAL!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin