Denboraldiko azken jardunaldia iritsi da eta bigarren urtez jarraian Realak Europa Leaguearako txartela lortzeko borrokan murgilduta dago. 34 urteren ondoren titulu bat besapean hartuta, LaLiga Santander bezalako lehiaketa gogor batean bosgarren postuan amaitzea klubaren historiako denboraldi onenetariko bat borobiltzea izango litzateke.
CA Osasuna izango da UEFA Europa Leaguerako bidean izango dugun azken oztopoa. Jagoba Arrasateren mutilek, etxeko lanak duela aste batzuetatik eginda, 20-21 Denboraldiari agur esan nahi diote Sadar berrituan azken garaipen batekin. Gorritxoek intentsitatea eta sakrifizioa erakutsi dute baloi guztiengatik urte osoan zehar, Atletico de Madridek azken jardunaldian sufritu behar izan zuen hiru puntuak lortzeko, Ante Budimir aurrelariari baloiak emateko helburuan. Realzaleek badakite ez dela konfiantzaz ateratzeko garaia, Reala nor den erakutsi behar da beste behin. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin