AC OMONOIA – REAL SOCIEDAD (21:00)

Azkenaurreko urratsa


Realak azkenaurreko urratsa eman nahi du gaur gauean Europa Leagueko E multzoko lidertzarako borrokan. Txuri-urdinak partida guztietan nagusi izan dira kontinentean, baina litekeena da azken minutura arte borrokatu behar izatea Manchester Uniteden aurka. Datorren ostegunean hori egin ahal izateko, gaur Nikosian AC Omonoia mendean hartzeak eskuan aukera gehiago izatea ahalbidetuko digu.


Yannick Ferrera belgikarrak Neil Lennon britainiarra ordezkatu du gure aurkariaren aulkian. Denboraldia ez da nahi bezala hasi, etxeko lehiaketan taularen erdia gainditu gabe eta Europako multzoa itxiz. Baina azken aurrekariek gaur gauean aurrean izango dugun sakrifizio eta elkartasun gaitasunaz hitz egiten digute, izerdia bota behar izan zuten ‘red’-ek. AURRERA REALA!!!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!