REAL SOCIEDAD 2-1 CELTA DE VIGO

Azkenean

Vídeo

Anoetako seigarren neurketan iritsi da garaipena. Realak bi eta bat irabazi dio gaur gauen Celta de Vigori. Neurketa on batean, Garitanoren mutilak nagusi izan dira Oyarzabal eta Zurutuzaren golei esker. Bigarren garaipena jarraian eta hiru puntu gehiago sailkapenean goruntz joateko.

Txuri-urdinak zelaira atera dira helburu nagusi batekin. Erritmoarekin eta baloia abiadura handiarekin mugituz aukerak azkar iritsi dira. Lehenengoa Januzajek izan du baloia zutoinera bidali ondoren, eta hortik gutxira Juanmik ere gertu izan du gola. Celtak ere arriskua sortu du Aspasekin, baina Moyaren aurreran bakarrik geratu denean zelaira erori da. Atsedenaldira iritsi baina lehenago Oyarzabalek gola sartu du ezkerkada zehatz batekin talde txuri-urdina markagailuan aurretik jartzeko.

Bigarren zatia ezinhobeto hasi da etxekoentzat. Hegaleko falta batetik iritsi da bi eta hutsekoa. Januzajen erdiraketa Zurutuzak errematatu du buruz ateruntz. Galiziarrak ez ziren arriskua sortzen ari baina azkeneko minutuetan aurrera pauso bat eman dute. Horrela, emaitza murriztu dute Maxi Gomezen golarekin. Orokorrean, Reala nagusi izan da eta, azkenean, lehenengo garaipena lortu du Anoetan. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Moya, Zaldua (Gorosabel, min.87), Llorente R., H. Moreno, Theo, Zubeldia, Zurutuza (kap) (Sandro, min.79), Oyarzabal, Januzaj (Merino, min.63), Oyarzabal y Willian J.

Celta de Vigo: Sergio A., Vazquez, David Costas, Araujo, Junca, Okay (Sisto, min.87), B. Mendez, Jozabed, Emre Mor (M. Gómez, min.46), Hjulsager (Boufal, min.59) y Iago Aspas (kap).

Golak: 1-0: Oyarzabal, min.38. 2-0: Zurutuza, min.47. 2-1: Maxi Gomez, min.82.

Epailea: Melero Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Sandro eta Oyarzabali eta kanpoko Junca eta Maxi Gomezi.

Asistentzia: 17.744 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!