XXXVI. Nazioarteko Realaren Txapelketako bigarren jardunaldia amaitu ondoren, bihar U17 eta U13ko finaletan jokatuko duten taldeen izenak ezagutu dira.
Real Madrid eta Realak U17ko finala jokatuko dute 12:30ean Z1ean. Real Betisek eta RC Deportivok (bosgarren eta seigarren postua) eta RC Celta de Vigo eta CA Osasunaren (hirugarren eta laugarren postua) arteko neurketak 10:00etan izango dira z6 eta z7 zelaietan sailkapena osatzeko.
U13an, Real Madrid eta Real Betisek jokatuko dute finala, 11:30ean hasiko dena Jose Luis Orbegozo zelaian. Hirugarren eta laugarren posturako neurketa z4ean jokatuko da 10:30ean RC Deportivo eta CA Osasunaren artean. Zelai berean, baina ordu bat lehenago, Reala eta RC Celta de Vigo bosgarren posturako lehiatuko dira. z5ean aldiz, goizeko 9:30ean jokatuko da Kostkas KE eta CD Vasconiaren arteko norgehiagoka sailkapena osatzeko.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin