Zuhaitz Gurrutxagak bere euskarazko bakarrizketa berria, Nortasun Agiria, estreinatuko du Keler Espazioan, ehunka realzalekin batera. Azken sarrerak, salgai.
Hau ez da beste ekitaldi bat izango, ekitaldi berezi bat baizik, Zuhaitz gureetako bat baita. Realeko futbolari ohiak –kirola ikuspegi berezi batetik ikasteko eta gainditzeko erreferente– ikuskizun berriaz gozatzeko aukera emango digu ostegun honetan, 20:00etan.
Bertaratuek esperientzia osoago bat izan dezaten, estadioko ateak eta tabernak showa hasi baino ordubete lehenago irekiko dira.
Sarrerak salgai
Sarrerak esteka honetan daude eskuragarri. Gure bazkideek eta RS Fanek deskontua izango dute.
Álex Clavero eta JJ Vaquero (apirilak 11)
Valladolideko komiko ospetsuek maiatzaren 11n eskainiko dute beren emanaldia, 20:00etan, Reale Arenako Familien Harmailan. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.
Bakarrizketen derbia (maiatzak 2)
Bestalde, Mikel Bermejo eta Zuhaitz Gurrutxaga realzaleek Reala ordezkatuko dute bakarrizketen derbian, Julen Axpe eta Valeria Ros athletizaleen aurrean. Egin klik hemen eta lortu zure sarrera.